|
Français
English
Lapurdi izenaren
jatorria « Lau-ur »
da, izan ere, bere lurretatik lau ibai isurtzen baitira : Aturri, Errobi,
Urdazuri eta Bidasoa. Bere eremua 859 km2-koa da, 41 herrik osatzen dute.
Nahiz eta mendeetan hiri nagusia Uztaritze izan, gaur egun Baiona da.
Probintziako hiri garrantzitsuenak,
Baiona, Angelu, Miarritze, Hazparne, Kanbo, Uztaritze, Donibane Lohizune
eta Hendaia dira.
Lapurdi Iparraldeko probintziarik
jendetsuena da urrundik, 225 000 pertsona bertan bizi dira eta
kostaldeak geroz eta jende gehiago erakartzen ditu, horien artean
pertsona zaharrak klimatologia hobeago bat xekatzen dutenak.
Itsaso eta mendi artean,turismoa azkarki
garatu da Lapurdi kostaldean, besteak beste bertako mikroklimari esker.
Bestalde Lapurdiko hondartzetako uhainek mundu guziko surflariak
erakartzen dituzte eta kirol horren inguruko aktibitate ekonomiko
berriak sortu dira lurralde hunetan.
Hegoaldeko probintziei konparatuz baden
industria guttia kostaldean kokatzen da, eta ondorioz Lapurdi erdialdea
bizileku bilakatzen ari da kostaldeko langileentzat.
Azken 25 urteetan kostako biztanleria
%20-az emendatu da eta Lapurdi erdialdekoa %35-az eta ondorioz etxeen
eta lursailen prezioak asko garestitu dira.
Bilakaera horren aritik, enpresa ttiki
edota oso ttiki asko sortu dira batez ere zerbitzuetan eta gaur egun
Lapurdiko enpresen dentsitatea Frantziakoa baino askoz handiagoa da
(200/10 000 biztanleko ; 150/10 000 bizt).
Biztanleen %30-ak soilik euskara
mintzatzen du nahiz eta ikerketa berriek erakusten duten gurasoen %60-ak
beraien haurrek euskara ikas eta mintza dezaten, nahi duten.
|