|
Français
English
824-ean euskaldunek Nafarroako
erreinua sortu zuten. 1000 eta 1035 urteen artean Santxo Handiak Araba,
Bizkaia, Gipuzkoa, Aragoiko parte bat, Baxe Nafarroa eta Kastillako
lurrak bereganatu zituen. 1234-ean Santxo Azkarra hiltzean, Nafarroako
dinastia desagertu zen eta erreinua bere iloba zen Thibaut de
Champagne-i utzi zion. Beranduago, 1481-ean erreinua Foix d’Albret
familiaren eskuetan gelditu zen.
1512-an Aragoiko Ferdinand-ek hegoaldeko
Nafarroa hartu zuen eta d’Albret-eko Jeanne III-k Baxe Nafarroa atxiki
zuen. 1589-an Nafarroako Henri III, Frantziako eta Nafarroako errege
bilakatu zen eta 1620-an Louis XIII.-ak Nafarroako eta Frantziako
erreinuak bateratu zituen. Baina 1649-an Louis XIV.-ak pirineoetako
tratatua sinatu zuen , horrela hegoaldeko Nafarroan zituen eskubideei
betiko uko eginez. Gaur egungo Nafarroaren zatiketa tratatu horren
ondorioa da

Baxe Nafarroak 1318 Km2
ditu eta iparraldeko lurralderik zabalena da, 76 herrik osatzen dute, 28
000 biztanle ditu, bere herri nagusia Donibane Garazi da (1 500 biztanle).
Probintzia huntako ekonomia batik bat
artzaintzan oinarritzen da. Kostaldeko eragina hemen, batez ere
demografia mailan ez da hainbeste sentitzen eta lursailen prezio
apalagoari esker garapenerako baldintzak eskaintzen dituen lurralde bat
da, ardi gasna eta Irulegiko arnoaren arrakastak erakusten duen bezala.
1995-ean etorkizunari aurre egiteko,
probintziako iparrean Amikuzeko herri elkargoa sortu zen , 27 herrik bat
egin eta gero (8900) biztanle.
Probintziaren hegoan ere Garazi-Baigorriko herri
elkargoa sortuko da 2003-an, 30 herri bilduko ditu bere baitan eta 12
000 biztanle. Gelditzen diren herriek, Iholdi ingurukoak gehienak,
ausnarketa bat hasi dute beraien etorkizunerako antolakuntzari
pentsatzeko.
Behe Nafarroa, euskararen erabilera handiena
duen probintzia da, izan ere, %80-ak ulertzen baitu. Maleruski
tendentzia beheranzkoa da nahiz eta bere irakaskuntzarako inoiz ez
bezalako mobilizazio bat baden. Frantzian euskarak ez du ezagupen
ofizialik.
|
Ahatsa-Altzieta-Baskazane
Aiherra
Anhize-Monjolose
Aintzila
Aiziritze
Aldude
Amenduze-Unaso
Amorotze-Zokotze
Anhauze
Arberatze-Zilhekoa
Arboti-Zohota
Arhantsusi
Armendaritze
Arnegi
Arrosa
Arruta-Sarrikota-Amikuze
Azkarate
Baigorri
Banka
Bastida
Behaskane-Laphizketa
Behauze
Behorlegi
Bidarrai
Bidaxune
Bunuze
Burgue-Erreiti
Buztintze-Iriberri
Buzunaritze-Sarrasketa
Donaixti-Ibarre
Donamartiri
Donapaleu
Donazaharre
Donibane-Garazi
Donostiri
Eiheralarre
Erango
Ezterenzubi
Gabadi
Gamarte
Gamue-Zohasti
Garruze
Heleta
Hozta
Ibarla
Iholdi
Ilharre
Irisari
Irulegi
Isturitze
Izpura
Izura-Azme
Jatsu
Jutsi
Labetze-Bizkai
Lakarra
Landibarre
Larribarre-Sorhapürü
Larzabale-Arroze-Zibiltze
Lasa
Lekunberri
Lukuze-Altzumarta
Martxuta
Mehaine
Mendibe
Mithiriña
Oragarre
Orzaize
Ostankoa
Phagola
Samatze
Suhuskune
Uharte-Garazi
Uharte-hiri
Urepele
Zaro
Lapurdi
Zuberoa
|
|