© 

  HERRIKOA

 Lana   Herrian

LE SITE PRATIQUE DU PAYS BASQUE                    EUSKAL HERRIKO WEB-GUNE BEREZIA                    THE MOST PRACTICAL WEB-SITE IN THE BASQUE COUNTRY

Accueil    Sarhitza   Home     LANTEGIAK ZER DEN?              Lapurdi       Nafarroa Beherea       Zuberoa    Mankomunitateak

                                                                                                                                            Français         English

LANTEGIAK   ZER   DEN

 

Milakada honen astapenean Euskal Herriko lantegiburu zenbaitek agertu dute batasun batean biltzeko xedea, ekonomia sailean solastatzeko bainan ere zerbait egiteko.Hemengo lantegien egun guzietako arranguretarik urrunegi kausitzen badira oraingo erakundeak. Hori ikusteak ekarri gaitu

 LANTEGIAK   (Union Pays Basque Entreprises) izeneko elkartearen sortzera.

Izan ofiziale, industria, komertzio ala zerbitzu arloetako lantegi mota ezberdinen elgarretaratzea, zinez urrats berezitzat hartu behar da. Sekulan ez bezala lantegiak agertu dira Euskal Herri departamendua sortzearen alde, baitakite ondorio onak balituzkeela ekonomiaren partetik ere. LANTEGIAK batasun berria ere ildo beretik doa.                                                                                                                Gomitatzen zaitugu beraz elkartearen araudietan  idatziak diren helburuetaz jakinean izaitera.

 I-  Lehen artikukua                                                                                                                                                          1901ko Uztailaren 1engo legearen barnean eraikia izan da, araudi honen alde diren kideen artean, LANTEGIAK   (Union Pays Basque Entreprises) izeneko elkarte bat

 II- Bigarren artikulua - Helburu soziala                                                                                Elkarte honen helburuak dira:

  • Elkarretaratu,bultzatu,ta gerizatu Euskal Herriko lantegiak

  • Argibideak, ardurak, esperientziak, eta proposamenak trukatu

  • Aztertu eta segitu  merkatal eta induztri orekak, Iparralde osoan  araudi eta eskema bat eraikitzeko

  • Zaindu eta bultzatu Euskal Herriko deiturak eta berezitasunak

  • Tokiko oharmena izan dadin obeki kondutan hartua, erakunde ekonomiko, lurralde kudeantza edo kolektibitaten partez beriziki Euskal Departamendua.

  • Sortarazi eta garaitu harremanak auzoko lantegiekin (edo beren buruzagiekin) beriziki Hegoaldekoekin

  • Has edo burutu lantegiak azkartzen  edo uztartzen dituzten eragileak

III- Hirugarren artikuluaJarleku soziala                                                                            Jarleku soziala kokatua da "1 Donzac Karrikan" Baionan eta  hortik aldatzen ahalko da adminiztrazio kontseiluaren erabaki baten ondotik; orduan biltzar nagusiaren baiezpena beharrezkoa izango da

IV-  Laugarren artikulua- Taldekidetza                                                                                                                              Ondoko kideek osatzen dute elkartea:

  • Lantegiak bere buruzagi, adminiztratzaile edo kudeatzailen bidez ordezkatuak

  • Langile bakarrezko lantegi buruzagiak

  • Euskal Herrian aktibitate eta helburu ekonomiko, edo bere kideen interes ekonomiko zaintzeko helburu  baita lurraldearen alaitzea duten elkarteek,eta erakundek. Kasu hontan lehendakaria edo ordea izango da pertsona moralaren ordezkaritza

  • Bakoitxak bere aldetik Euskal Herriko aktibitate ekonomiko arloan edo bere garaipenean parte hartu nahi duten guziek

 Zu  ere,  kide  izan  nahi zira?   bete  otoi  ondoko galdeketa